Harremanetan jarri
LAMY AHOLKULARITZA-INMOBILIARIAK 20 urte daramatza bere bezeroei aholkuak ematen eta orotariko laguntza eskaintzen partikularrei, enpresei eta autonomoei.
Aholkularitza garen aldetik, zergaren eta lanaren arloko kudeaketez libratzen ditugu gure bezeroak. Haien premiak estaltzen ditugu, eta, hartara, benetan garrantzitsua den horretan jar dezakete arreta: haien negozioa errentagarri egitea. Horretarako, abokatu bat eta gizarte-graduatu bat ditugu.
Higiezinen agentzia garen aldetik, berriz, gure lana da etxebizitza edo lokala erosteko, saltzeko edo alokatzeko beharrezkoak diren urrats guztietan laguntzea. Gipuzkoako Higiezinen Jabetzako Agenteen Elkargoko kide gara —www.coapi.es — 365 zenbakiko elkargokidea
Berriki, GESTORIAko zerbitzuak ere eskaintzen ditugu (trafiko-transferentziak), eta, horretarako, Administrazio Kudeatzaileen Elkargo Ofizialeko kide gara, 409 zenbakiarekin.
Aholkularitza pertsonalizatua bermatzen dugu, eta beti egokitzen gara gure bezeroen premietara.