Skip to main content

Gestoria: 943 16 02 98  | Higiezinen agentzia: 943 88 37 39 | icono whatsapp Whatsapp: 682 618 968

  • Trafiko-transferentzia argazkia

Trafiko-transferentziak

Ibilgailu baten titulartasuna aldatu behar baduzu, guk lagunduko dizugu. Aurreztu denbora DGTrekin egin beharreko kudeaketetan eta izapideetan.

LAMY GESTORIAn Administrazio Kudeatzaileen Elkargoaren eta Trafiko Zuzendaritza Nagusiaren programa informatikoak ditugu, eta, horri esker, izapideak ahalik eta azkarren egin ditzakegu.

Probintziako Trafiko Burutzan gaitutako gestoria bat gara, eta, beraz, ibilgailuen titulartasunaren aldaketak berehala egiten ditugu.

Kudeaketak egiteko behar dugun denboran, erosleak legez zirkulatu ahal izango du Espainiako lurralde osoan, izapidearen hasieran emango diogun Gestoria Frogagiriarekin. Halaber, agiri horrekin berarekin ibilgailuaren asegurua kontratatu ahal izango du.

Izapideak egin ondoren, eta dokumentazioa eroslearen izenean jarrita, eroslearekin berarekin jarriko gara harremanetan, dokumentazioa berari erosoen gertatuko zaion moduan helarazteko.

TRANSFERENTZIAREN KOSTUA

Kostua honako kontzeptu hauen baturak zehazten du:

  • Tasak: 55,70 euro auto eta autokarabanentzat, eta 27,85 euro motoentzat.
  • Ondare Eskualdaketen gaineko Zergak. % 4.
  • Gure zerbitzu-sariak: 80 + BEZ.

BEHARREZKO DOKUMENTAZIOA

  • Eroslearen eta saltzailearen NANak.
  • Zirkulazio-baimena.
  • Fitxa teknikoa.
  • Ibilgailua finantzazio bidez erosi bada, finantza-erakundearekin jarri beharko zara harremanetan.